Segurtasun eta Defentsarako Batasuna: etorkizuna hemen dago

AuthorJosé María González Zorrilla
Pages13-14
— 13 —
Aurkezpena
Segurtasun eta Defentsarako Batasuna:
etorkizuna hemen dago
J M G Z
EuroBasqueko Presidentea
Liburu honek EuroBasqueko Francisco Javier Landaburu Unibertsitateen Europari
buruzko XIX. Ikerketa Sariaren ekarpenak biltzen ditu, “Segurtasunaren eta defentsaren
politika komuna Europar Batasunean” gaiari buruzkoak: María Eugenia López-
Jacoiste, Lucas J. Ruiz Díaz eta Javier Fernández Rojo. Are gehiago, Mikel Anton Eusko
Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak, Patxi Aldecoa Luzarraga, Beatriz Pérez
de las Heras, Mariola Urrea Corres eta Jose Luis de Castro ikertzaileek eta Igor Filibi
EuroBasqueko idazkari nagusiak egindako ekarpenak biltzen ditu liburuak.
Aztergai dugun gaiari helduz, Europar Batasuneko segurtasun- eta defentsa-politikak
aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken aldi hauetan, bai operatiboak bai estrategikoak,
segurtasunaren arloko erronkei aurre egiteko eta Batasunak erantzun handiagoa emateko
herritarren eskakizunari erantzuteko.
EBko ekialdeko eta hegoaldeko bizilagunen krisiak, hala nola Krimeako okupazioa
eta Ekialde Ertaineko gatazkak direla eta, 2016an onartutako EBko Kanpo Politika eta
Segurtasunerako Estrategia Globala abiarazi da. Honako ekimen hauek ezartzen hasi
dira: 2017an, lankidetza egituratu iraunkorra; Europako Defentsaren Ekintza Plana,
gaitasun militarren ikerketa eta garapena finantzatzeko defentsa-funts berri bat barne;
EB osoan eta barruan mugikortasun militarra errazteko plan bat; eta misio eta eragiketa
zibil eta militarren finantzaketa berrikustea, eraginkorragoak izan daitezen.
Horrela, Europako defentsa-politika baterantz aurrera egitea EBren kanpo-
politikarako ikuspegi zabalago baten alderdi kritiko bihurtu da, nahiz eta EBko estatu
kideen arteko segurtasun- eta defentsa-lankidetza beti izan den gai konplexuenetako
bat agenda komunean. Europako integrazio-prozesu osoan, Segurtasunak eta, batez ere,
Defentsak ez zuen inoiz hain leku garrantzitsua izan Batasuneko Agendan.
Europaren Etorkizunari buruzko Liburu Zuria, beste dokumentu sektorial
batzuen artean, Europako Defentsaren etorkizunari buruzko dokumentu batekin
osatu zen. Federica Mogherini Kanpo Politika eta Segurtasunerako ordezkari gorenak

To continue reading

Request your trial

VLEX uses login cookies to provide you with a better browsing experience. If you click on 'Accept' or continue browsing this site we consider that you accept our cookie policy. ACCEPT