Segurtasunaren eta defentsaren batasuna eraikitzen: Europako zerumuga federalerako urrats berri bat. Autonomia estrategikoa, Europako integrazioaren giltzarri gisa

AuthorMikel Antón Zarragoitia
Pages21-26
— 21 —
Segurtasunaren eta defentsaren batasuna eraikitzen:
Europako zerumuga federalerako urrats berri bat.
Autonomia estrategikoa,
Europako integrazioaren giltzarri gisa
M A Z
Europako Gaietarako zuzendaria- Eusko Jaurlaritza
EuroBasque-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko idazkari nagusi ohia
Eskerrak eman nahi dizkiot EUROBASQUE Europako Mugimenduaren Euskal
Kontseiluari, Europako integrazioaren, segurtasunaren eta kontinentearen defentsaren
arlo politikoan funtsezkoa den gai bati buruz ekarpenak egitera gonbidatzeagatik. Gai
horrek garrantzi berezia du hemendik aurrera irekiko den agertoki berrian, mundu
globaleko gizarteen esparru sozial, ekonomiko eta politikoan eragingo baitu.
Hain zuzen ere, COVID-19ren epidemiak planteatzen duen erronka globalari
aurre egiten jarraitzen dugunean, eta hurrengo hilabeteetan zerumuga argitzen hasteko
zain gaudenean, COVID ondorengo ordena berria nolakoa izango den imajinatzen
saiatzen gara. Hala, funtsezko ekoizpen-sektoreak birkokatzea espero da, etorkizuneko
pandemiei erantzuteko. Gainera, “Batasunaren autonomia estrategikoa” bezalako
kontzeptuak sortu dira, erronka eta mehatxu berrien aurrean EBren interesak babestea
eskatuko dutenak. Zalantzarik gabe, horrek guztiak isla izango du kanpo-harremanetan
eta herrialdeen segurtasunarekin eta defentsarekin lotutako gaietan.
Horrez gain, Covid-19ren krisialditik indartuta aterako den Batasuna behar da,
datozen erronka geopolitikoei aurre egiteko eta nazioarteko lankidetza bultzatzeko,
Nazio Batuek adostutako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko.
Edonola ere, aurreikus daitekeen egoera berri horren aurretik, azken urteotan hainbat
gertakari izan dira, Europako eta Europar Batasuneko estatuek haien segurtasuna nola
ulertu eta diseinatu zuten zalantzan jarri dutenak.
Gaur egun, zaila da hitz egitea Atzerri Politika eta Segurtasun Erkideko Goi-
ordezkariak 2003an aipatzen zuen “Europa segurua mundu hobe bateaz”, EBk egungo
nazioarteko testuinguruan duen erantzukizuna bere gain hartu gabe.
Gerra ostean sortutako Europako segurtasunaren eta defentsaren historian bi etapa
bereiz daitezke. Lehenengoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasi eta Berlingo

To continue reading

Request your trial

VLEX uses login cookies to provide you with a better browsing experience. If you click on 'Accept' or continue browsing this site we consider that you accept our cookie policy. ACCEPT